Eple klubak irabazi ditu Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko bi finalak

2021/04/27 | Lehiaketa

Nagusien 2. mailako lehian, Oiangu 1 taldeari nagusitu zaio Eple; eta 1. mailakoan, Txost hartu du mendean Eple 2 taldeak

Eple klubak irabazi ditu Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko bi finalak. Nagusien 2. mailan, Sanchez-Letamendiaren Oiangu 1 taldeari nagusitu zaio Epleren bikotea, Eskisabel-Martinez, 34-40ko emaitzarekin; eta nagusien 1. mailako finalean Ibarguren-Argoteren Txost hartu du mendean Eple 2 taldeak, Estefano-R.Pichel bikoak, 28-40:

 

 

 

Apirilak 25, igandea, 11:00, Olaberria-Udalekoa


1. Pala motza, nagusiak 2. maila
OIANGU 1 (Sanchez-Letamendia) 34 / EPLE (Eskisabel-Martinez) 40

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
TXOST (Ibarguren-Argote) 28 / EPLE 2 (Estefano-Pichel) 40

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Pala motza atalean kontsulta daitezke txapelketaren datu guztiak. Eta laster izango dira ikusgai Argazki galeriak txokoan sari-banaketaren hainbat irudi.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba