Zubietak irabazi du Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa
2021/03/29 | Lehiaketa
Zubieta 1 taldeak 38-40 hartu du mendean Txost, Zubietan jokatutako finalean
Zubieta 1 taldeak irabazi du 2020-21 denboraldiko Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa. Oiartzungo Txost izan zuen aurkari, larunbatean, Zubietan jokatutako finalean; eta 38-40 nagusitu ziren bertakoak.
Martxoak 27, larunbata, 17:00, Zubieta-Udalekoa
4 talde lehiatu dira aurtengo txapelketan: Txost, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Zubieta 3.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Joko Garbi atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak. Eta prest dago irudi bilduma Argazki galeriak txokoan. |
|