Tartaloetxe, Gipuzkoako txapeldun berria eskuz binaka nagusien Ohorezko mailan

2021/03/16 | Lehiaketa

Azketa-Elizegik Labaka-Telletxea bikotearen Tolosa 2 taldea hartu dute mendean finalean; eskuz binakako jubenilen 1. mailako finala Amiano-Albeniz bikoaren Tolosa 2 taldeak irabazi du, Zubizarreta-Telleriaren Lapke 1en aurka

Tartaloetxe taldeak jantzi du aurten eskuz binakako mailarik goreneko txapela osasun egoerak baldintzatutako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: hain zuzen ere, eskuz binakako nagusien Ohorezko mailako finala irabazi dute Azketak eta Elizegik, Labaka-Telletxea bikotearen aurka (Tolosa 2 taldea).

Jaialdi berean, eskuz binakako jubenilen 1. mailako finala jokatu zuten Tolosa 2 eta Lapke 1 taldeek. Lehenak, Amiano-Albeniz bikoa, nagusitu zitzaien Lapke-ko Zubizarreta-Telleriari.

 

 

Ondorengo lerroetan, jaialdiaren xehetasunak:

 

Martxoak 14, igandea, 11:30, Amezketa-Larrunarri

 
 
1. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
TOLOSA 2 (Amiano-Albeniz) 22 / LAPKE 1 (Zubizarreta-Telleria) 11
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
TOLOSA (Labaka-Telletxea) 9 / TARTALOETXE (Azketa-Elizegi) 22

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean daude eskuragarri txapelketaren emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu. Eta Argazki galeriak txokoan dagoeneko ikusgai dago finaletako irudi sorta.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba