
Ikusirik:
-
Osasun egoerak okertzen jarraitzen duela eta 25 udalerri daudela egoera gorrian, pasa den osteguneko 16 udalerriekin alderatuz
-
Urtarrilaren 31ko jardunaldian jokatu den partiden portzentajea %28koa izan dela
-
Zenbait klubek komentatu digutela ez zaiela egokia iruditzen osasun egoera honetan jokatzen jarraitzea, ez dutela COVID-19ak eragindako aurkariaren ez agertze bati esker partidarik irabazi nahi edota zein zaila den etxeko partidak antolatzea
-
Gipuzkoako Txapelketaren amaiera data atzeratzeko abagunea izan dezakegula, oso litekeena delako Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren lehiaketa egutegia berregituratzea
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak zera erabaki du:
-
Trinketeko Eskuko Gipuzkoako Txapelketa bertan behera uztea, behin-behinean
-
Trinketeko Paleta Argentinarreko Gipuzkoako Txapelketa bertan behera uztea, behin-behinean
-
Ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa, 4 ½koa barne, partzialki bertan behera uztea
-
Neurriak hartzea urtarrilaren 31ko asteburuan jokatzea aurreikusten ziren partidak eta COVID-19a dela-eta bertan behera gelditutakoak jokatu ahal izateko
Gipuzkoako klubei helarazi diegu hau guztia eta xehetasun gehiago.
Animo denoi eta zaindu!
|