Itziar Lete Andonegi, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren presidente berria

2020/12/16 | Hauteskundeak

Andoni Lertxundi Arratibel, Iņaki Lizaso Perez, Nekane Astigarraga Lete, Orkatz Argote Erkizia, Iker Epelde Agirre, Javier Iraola Calvo, Itziar Lopetegi Rekalde eta Josu Osa Zubia izango ditu bidelagun legegintzaldi honetan

Presidente berria du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): Itziar Lete Andonegi

 

 

 

Abenduaren 10ean bukatu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea. Hautagai zerrenda bakarra aurkeztu zen, Itziar Lete Andonegi buru zuena. Hautagaitza hori behin-behinean aldarrikatu eta erreklamazioetarako epea zabaldu zuen GEPFko Hauteskunde Batzordeak, abenduaren 15era bitarte. Hala, hautagaitza bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez dagoenez, eta aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak. Eta horrela bukatutzat eman da federazioaren hauteskunde prozesua.

 

 

 

Aurreko legegintzaldian presidenteordea izan da Lete, eta presidente kargua hartu du orain. Zortzi laguneko taldea izango du bidelagun legegintzaldi berri honetan; besteak beste, orain arteko presidente Andoni Lertxundi Arratibel, oraingoan presidenteorde karguan. Iñaki Lizaso Perezek, Nekane Astigarraga Letek eta Orkatz Argote Erkiziak ere jarraituko dute zuzendaritza taldean. Iker Epelde Agirre, Javier Iraola Calvo, Itziar Lopetegi Rekalde eta Josu Osa Zubia dira kide berriak.

Hauxe da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzorde berria:

 

ABIZENAK

IZENA

KARGUA

 

 

 

Lete Andonegi

Itziar

Presidentea

Lertxundi Arratibel

Andoni

Presidenteordea

Lizaso Perez

Iñaki

Diruzaina

Astigarraga Lete

Nekane

Idazkaria

Argote Erkizia

Orkatz

Bokala

Epelde Agirre

Iker

Bokala

Iraola Calvo

Javier

Bokala

Lopetegi Rekalde

Itziar

Bokala

Osa Zubia

Josu

Bokala

 

 

 














Babesleak

Ir arriba