Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren bulegoa itxita, urriaren 28tik
2020/10/28 | Lehiaketa
Aurrez aurreko harrerarik ez da izango, beraz; baina arreta telefonoz bermatuko da, ohiko ordutegian, bi telefono zenbaki berrirekin; osasun egoera hobetzean berriro zabalduko ditu ateak
![]() Egungo osasun egoerak baldintzatuta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak bulegoa itxi du gaur, urriak 28.
Beraz, ez da aurrez aurreko harrerarik izango.
Telefono harrera mantenduko da, ohiko ordutegian: goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara; eta arratsaldez, astelehen eta asteartean 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara. Telefono zenbakiak, baina, aldatu dira: goizez 621 33 26 60ra deitu behar da, eta arratsaldez 693 05 91 21ra. E-mailez ere jar zaitezkete gurekin harremanetan, ohiko helbideak erabiliz.
Osasun egoera hobetzean berriro zabalduko dugu bulegoa. |
|