Denboraldiko azken txapelketak, martxan

2011/05/06 | Lehiaketa

Herriartekoaz gain, jokoan dira Udaberri Txapelketa eskuz banaka 4 t´erdian, Udaberriko Errendimenduko Txapelketa eta Talentudunen Txapelketa

Martxan dira 2010-11 denboraldiko azken txapelketak. Herriartekoaz gain, hainbat lehia dira jokoan: Udaberri Txapelketa eskuz banaka 4 t´erdiaren barruan, Udaberriko Errendimenduko Txapelketa eta Talentudunen Txapelketa, besteak beste.

 

Ondoren zehazten ditugu lehia hauen inguruko zenbait datu:

 

UDABERRI TXAPELKETA (ESKUZ BANAKA 4 1/2AN)


- Kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

- Eskuz banaka.

- 4 t´erdiaren barruan.

- Finalak: ekainak 26.

 

UDABERRI TXAPELKETA (ERRENDIMENDUA)


- 2. urteko alebinak eta infantilak.

- Eskuz binaka.

- Kantxa osoan.

- Finalak: ekainak 26.

 

TALENTUDUNEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA


- 2. urteko alebinak eta infantilak.

- Eskuz banaka.

- 2. urteko alebinak, 4aren barruan. Infantilak, 4 t´erdiaren barruan.

- Finalak: ekainak 18.

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa hauen inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba