Trinketeko Txapelketako eskuz binakako txapelak, Urnieta, Mundarro, Orio eta Usurbil 2 taldeentzat

2011/03/30 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren

Martxoaren 26an, larunbata, jokatu ziren, Irurako Ametsa trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak. Lau partida izan ziren ikusgai jaialdian. Urnieta 1 taldeak irabazi zuen kadeteen mailako lehia, Mundarrorentzat izan ziren jubenilen mailako txapelak, Orio nagusitu zen nagusien 2. mailako finalean eta, azkenik, Usurbil 2k eraman zituen etxera nagusien 1. mailako txapelak. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 


*Martxoak 26, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, kadeteak: URNIETA 1 (Imaz-Ezenarro)  40 / Oiarpe 1 (Flores-Azpiroz)  23
 
2. Eskuz binaka, jubenilak: Oiarpe (Imaz-Hernandez)  5  / MUNDARRO (Barandiaran-Gurutzealde)  40

3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: ORIO (Lertxundi-Galarraga)  40 / Oiarpe 3 (Odriozola-Aranburu)  31

4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: Loiolatarra (Aldazabal-Aldazabal)  11 / USURBIL 3 (Huzi-Landa)  40

 

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba