Jokoan da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

2011/05/02 | Lehiaketa

Maiatzaren 1eko asteburuan hasi zen eskuko lehia, zesta-puntakoa gehitu zitzaion maiatzaren 8ko jardunaldian, eta palakoari maiatzaren 15ean ekin zioten

Apirilaren 19an aurkeztu zen, Donostiako Zientziaren Kutxagunean, 2010-11ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria. Eta dagoeneko martxan da ikusminez jarraitzen den txapelketa. Maiatzaren 1eko asteburuan abiatu zen eskuko lehia, zesta-puntakoa gehitu zitzaion maiatzaren 8ko jardunaldian, eta palakoari maiatzaren 15eko asteburuan ekin zioten.

 

 

Guztira, 34 herrik hartuko dute parte aurtengo edizioan, iaz baino 1 gutxiago.
 

- Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri ariko dira, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.  

- Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago izango dira, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja.

- Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4 herrik jardungo dute, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.

 


Finalak, bestalde, ondorengo datatan aurreikusten dira: eskukoa, eskainaren 26an; palakoa, ekainaren 12an; eta zesta-puntakoa, ekainaren 19an.

 

 

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

 

ESKUA
 

- Kanporaketak (joan-etorria).

- Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA

- Egutegia:

Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8

Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19

Finala: ekainak 26

 

PALA
 

- Kanporaketak (joan-etorria).

- Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA

- Egutegia:

Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finala: ekainak 12

 

ZESTA-PUNTA


- Ligaxka (joan-etorria).

- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

- Egutegia:

Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12

Finala: ekainak 19

 
 

Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba