Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, larunbatean, Iruran

2011/03/24 | Lehiaketa

Larunbatean, martxoak 26, jokatuko dira, Irurako Ametsa trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak. Zehazki, lau partida izango dira ikusgai jaialdian: lehendabizikoa kadeteen mailako lehia izango da, bigarrena jubenilen mailakoa, eta hirugarren eta laugarren partidetan nagusiek jokatuko dute (2. mailakoek eta 1. mailakoek, hurrenez hurren). Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 


*Martxoak 26, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, kadeteak: URNIETA 1 (Imaz-Ezenarro) / OIARPE 1 (Flores-Azpiroz)

2. Eskuz binaka, jubenilak: OIARPE (Imaz-Hernandez) / MUNDARRO (Barandiaran-Gurutzealde)

3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: ORIO (Lertxundi-Galarraga) / OIARPE 3 (Odriozola-Aranburu)

4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: LOIOLATARRA (Aldazabal-Aldazabal) / USURBIL 3 (Huzi-Landa)

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba