Denboraldiko azken blokeko txapelketetan izen-emateak zabalik

2011/03/11 | Izen-emateak

Herriarteko Txapelketan, Udaberri Txapelketan, Errendimenduko Udaberri Sarian eta Talentudunen Txapelketan eman daiteke izena

Dagoeneko zabalik da 2010-11 denboraldiko azken blokeko txapelketetan izena emateko epea. Zehazki, lau dira: Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria, Udaberri Txapelketa (eskuz banaka 4 1/2an), Errendimenduko Udaberri Saria (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka) eta Talentudunen Gipuzkoako Txapelketa (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz banaka). Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:

 

HERRIARTEKO TXAPELKETA


Espezialitateak eta kategoriak: eskuko txapelketa, palakoa eta zesta-puntakoa; kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

- Aurreikusitako egutegia: maiatzaren 1etik ekainaren 26ra bitartean.

- Izena emateko azken eguna: apirilaren 7a (izen-emate orria eta errolda agiriak).

 

UDABERRI TXAPELKETA


Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka (4 1/2an); kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 10etik ekainaren 26ra bitartean.

- Izena emateko azken eguna: martxoaren 24a.

 

UDABERRI TXAPELKETA (ERRENDIMENDUA)


Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka; 2. urteko alebinak eta infantilak.

- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 17tik ekainaren 26ra bitartean.

- Izena emateko azken eguna: martxoaren 24a.

 

 TALENTUDUNEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA


Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka; 2. urteko alebinak eta infantilak.

- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 17tik ekainaren 26ra bitartean.

- Izena emateko azken eguna: martxoaren 24a.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak...), eta behin lehia hasita jarraipena egiteko aukera.

 

 

 










Ir arriba