Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean, Tolosan

2018/05/16 | Lehiaketa

Ibarluzea (Goierri) eta Otaegi (Txapagain) izango dira aurrez aurre lehenik, alebinen mailako lehian, eta ondoren Orbegozok (Aņorga) eta Amundarainek (Tolosa-Aurrera) neurtuko dituzte indarrak infantilen mailakoan; 16:30ean hasiko da jaialdia, Beotibarren

Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Tolosako Beotibarren. 16:30ean hasiko da jaialdia. Lehenik, 2. urteko alebinen lehian, Goierriko Ibarluzea eta Txapagaingo Otaegi izango dira aurrez aurre. Ondoren, infantiletan, Añorgako Orbegozok eta Tolosa-Aurrerako Amundarainek neurtuko dituzte indarrak.

 

 

Hona hemen finalen jaialdia: 

 

Maiatzak 19, larunbata, 16:30, Tolosa-Beotibar:
 

1. 2. urteko alebinak: IBARLUZEA (Goierri) / OTAEGI (Txapagain)

2. Infantilak: ORBEGOZO (Añorga) / AMUNDARAIN (Tolosa-Aurrera)

 

 

 

 

Eple klubeko Etxeberria eta Aloña Mendiko Sarabia gelditu dira finalen atarian alebinen mailan, eta infantiletan Lapke klubeko Garciak eta Añorgako Amianok galdu zituzten finalerdiak. Hain zuzen ere, hauxek dira finalerdietako emaitzak:


 

Maiatzak 12, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar
 

1. 2. urteko alebinak: IBARLUZEA (Goierri) 16 / ETXEBERRIA (Eple) 10

2. 2. urteko alebinak: OTAEGI (Txapagain) 16 / SARABIA (Aloña Mendi) 9

3. Infantilak: GARCIA (Lapke) 8 / ORBEGOZO (Añorga) 18

4. Infantilak: AMIANO (Añorga) 12 / AMUNDARAIN (Tolosa-Aurrera) 18

 

 

 

 

2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2018ko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako beste 10k; buruz buru jokatu dute:

 

2. URTEKO ALEBINAK
 

  1. ARRILLAGA (Gazteleku)
  2. BIDEZABAL (Ilunpe)
  3. ELOSEGI (Ilunpe)
  4. ETXEBERRIA (Eple)
  5. IBARLUZEA (Goierri)
  6. JUARISTI (Aloña Mendi)
  7. LEONET (Oiarpe)
  8. OTAEGI (Txapagain)
  9. RUIZ (Zazpi Itturri)
  10. SARABIA (Aloña Mendi)

 

INFANTILAK
 

  1. AMIANO (Añorga)
  2. AMUNDARAIN (Tolosa-Aurrera)
  3. ARANBARRI (Azkoitia)
  4. ARRIZABALAGA (Ilunpe)
  5. CAMINA (Eibar)
  6. GARCIA (Lapke)
  7. IZTUETA (Tolosa-Aurrera)
  8. ORBEGOZO (Añorga)
  9. TELLERIA (Tartaloetxe)
  10. ZUBIZARRETA (Lapke)

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia: https://bit.ly/2qLITXu

 

 

 










Ir arriba