Badator 2018ko Gipuzkoako Pilota Eguna!

2018/05/10 | Lehiaketa

Maiatzaren 20an ospatuko da festa eguna, Azpeitian; datorren asteartean, hilak 15, egingo den agerraldian emango da xehetasun guztien berri; klubentzat hainbat eskaintza prestatu dira

Ate joka dugu 2018ko Gipuzkoako Pilota Eguna. Azpeitiak hartuko du aurtengo festa, maiatzaren 20an, igandean.

 

 

Datorren asteartean, hilak 15, prentsaurrekoa izango da, Azpeitian bertan, eta han emango dugu xehetasun guztien berri.

 

 

Baina zertzelada batzuk emateko moduan bagara dagoeneko...

10:00ak aldera hasiko da eguna, eta herriko hainbat frontoitara zabalduko da festa. 6 eta 14 urte bitarteko haurrek pilota jokamolde ezberdinak praktikatzeko aukera izango dute. Eta, horrez gain, zenbait espezialitatetako erakustaldiak ere ikusi ahal izango dira. Goizeko ekitaldiei amaiera emateko, Crohn gaixotasuna duten pertsonen alde lan egiten duen asoziazioaren aldeko elkartasun-barrenea jokatuko da.

Eguerdian guztiok elkarrekin bazkaltzeko aukera izango da, Azoka Plazan

Eta arratsaldean profesionalen eskuko jaialdi bat jokatuko da, Izarraitz frontoian. Bertan, besteak beste, buruz buruko txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida izango da ikusgai.
 
 
 
 
 
 
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa osatzen duten klub eta pilotarientzat hainbat eskaintza prestatu ditugu, honakoak:
 
 
14 urte artekoentzat
  • Kamiseta + bazkaria, 15€
  • Kamiseta + bazkaria + profesionalen jaialdirako goiko sarrera, 25€
  • Kamiseta + bazkaria + profesionalen jaialdirako kantxako sarrera, 40€
     

14 urtetik gorakoentzat
 

  • Bazkaria, 15€
  • Bazkaria + profesionalen jaialdirako goiko sarrera, 30€
  • Bazkaria + profesionalen jaialdirako kantxako sarrera, 45€

 

Eta, orokorrean, hauexek dira salneurriak:

  • Kamiseta, 10€
  • Profesionalen jaialdirako goiko sarrera, 15€
  • Profesionalen jaialdirako kantxako sarrera, 30€
     

*Kamiseten tallak: 6-8, 8-10, 10-12, S, M, L, XL, XXL

 

Hauetako edozeinen eskaria egiteko Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin harremanetan jartzea besterik ez dago, 943 47 14 63 telefono zenbakira deituta (goizez, 10:30-13:30). Profesionalen jaialdirako sarrerak ere federazioan daude salgai.

 
 
 
 
 
Iazko Pilota Egunak euskal pilotaren presentzia aldarrikatu eta espezialitate desberdinak ezagutarazteko baliatu genuen eta, ildo beretik jarraitzeaz gain, aurten batez ere parte-hartzean jarri nahi izan dugu indarra. Beraz, animatu, oraindik garaiz zaude eta!
 

 

 










Ir arriba