Herriarteko Txapelketan, lehia guztiak martxan asteburuan

2018/05/09 | Lehiaketa

Joan den jardunaldian hasi zen txapelketa, eskuko lehiarekin, eta asteburu honetan gainontzeko espezialitateak gehituko zaizkio; 18 herrik eman du izena aurten eskuz, 8 palaz, 4 zesta-puntaz eta 16 gomazko paletaz; estreinakoz jokatuko da gomazko paletako txapelketa

Joan den asteburuan hasi zen 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eskuko lehiarekin. Eta jardunaldi honetan gainontzeko espezialitateen txanda izango da: palako, zesta-puntako eta gomazko paletako lehiei ekingo diete pilotariek. Hala, eskuz final-hamaseirenen itzulikoak jokatuko dituzte, palaz final-laurdenen joanekoekin hasiko da txapelketa, zesta-puntaz ligaxkako 1. jardunaldia izango dute jokoan, eta gomazko paletaz final-zortzirenen joanekoekin abiatuko da lehia. Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetarako kartelera:

 

 

Maiatzak 10, osteguna
 

- 20:30, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA / ASTIGARRAGA (gomazko paleta)

 

Maiatzak 11, ostirala


- 19:00, Errenteria-Agustina Otaola (Fanderia): ERRENTERIA / SORALUZE (gomazko paleta)

- 19:00, Itziar-Udalekoa: ZESTOA / DONOSTIA (gomazko paleta)

- 19:40, Tolosa-Beotibar: ANOETA / TOLOSA (gomazko paleta)

- 20:00, Asteasu-Usarrabi: ASTEASU / AIA (eskua)

- 20:10, Ordizia-Beti Alai: ORDIZIA / OIARTZUN (larruzko paleta eta pala motza)

- 20:30, Deba-Aldats: DEBA / ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza)

- 20:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / DEBA (gomazko paleta)

- 20:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / OLABERRIA (larruzko paleta eta pala motza)

 

Maiatzak 12, larunbata


- 10:30, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / ANDOAIN (gomazko paleta)

- 10:45, Azpeitia (Urrestilla)-Txikuri: AZPEITIA / ELGOIBAR (gomazko paleta)

- 16:00, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA / DONOSTIA (zesta-punta)

- 17:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / AMASA-VILLABONA (gomazko paleta)

- 17:00, Donostia-Atano III.a: DONOSTIA / ZUMAIA (eskua)

- 17:30, Lazkao-Joxe Miel Barandiaran: LAZKAO / DONOSTIA (larruzko paleta eta pala motza)

- 17:30, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / MUTRIKU (zesta-punta)

 

 

 

2018ko edizioan 18 herrik eman du izena eskuko lehian, 8 ariko dira palaz, 4 zesta-puntaz eta 16 gomazko paletaz (estreinakoz jokatuko da gomazko paletako lehia). Hauexek dira aurtengo parte-hartzaileak:

 

ESKUA

  1. Aia
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Asteasu
  5. Astigarraga
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Beasain
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Oiartzun
  15. Oñati
  16. Tolosa
  17. Zizurkil
  18. Zumaia

 

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Amasa-Villabona
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Azpeitia
  7. Deba
  8. Donostia
  9. Elgoibar
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Soraluze
  13. Tolosa
  14. Zestoa
  15. Zumaia
  16. Zumarraga

 

 

 

Albiste honi erantsitako eranskinetan ikus daitezke zozketak erabakitako kanporaketa guztiak.

 
 
 
 

Lehendabiziko finala palako txapelketarena izango da, ekainaren 10eko asteburuan. Ondoren, zesta-puntako zein gomazko paletako finalen txanda izango da, ekainaren 24ko jardunaldian. Azkenik, eskuko finala ekainaren 30ean jokatuko da, larunbata, Donostiako Atano III.ean.

 

 

 

51. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 28.a palaz, 21.a zesta-puntaz, eta 1.a gomazko paletaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Azpeitia hirugarren, 6rekin (3tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde. Azpeitia berriro nagusituko balitz, lehendabiziko herria litzateke lau aldiz jarraian lehia irabazten.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 6 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Errenteria eta Olaberria dira hirugarren postuan, 5na txapelekin (biak bi ediziotan txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (2 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri: https://bit.ly/2sJNuMu. Bertan eta Kartelera txokoan astez asteko jarraipen zehatza egin ahal izango duzue.

 

 

 










Ir arriba