Hernani 1 (1. maila) eta Ramuntxo 1 (2. maila), paleta argentinarreko Gipuzkoako txapeldunak

2018/05/09 | Lehiaketa

Irazustabarrena-Arrietaren taldeak 30-29 irabazi dio Huizi-Araiztegiren Hernani 2ri Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren emakumezkoen paleta argentinarreko 1. mailako finalean, eta 2. mailan emaitza estu berarekin nagusitu da Etxegia-Aizpururen Ramuntxo 1 taldea Etxegia-Erasun bikoaren Ramuntxo 2ren aurka

Joan den ostiralean (2018-05-04) jokatu ziren Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren emakumezkoen paleta argentinarreko finalak, Donostiako Gaska trinketan. Hernani klubaren bi talderen arteko lehia zen nagusien 1. mailako finala, eta Irazustabarrena-Arrieta bikotearen Hernani 1 taldeak irabazi zuen, tanto batengatik, Huizi-Araiztegiren Henani 2ren aurka. Nagusien 2. mailako finala, berriz, Ramuntxo klubaren bi talderen artekoa zen, eta 1. mailako finalaren emaitza estu berarekin, 30-29, irabazi zuen Etxegia-Aizpururen Ramuntxo 1 taldeak, Etxegia-Erasun bikoaren Ramuntxo 2ren kontra.

 

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

Maiatzak 4, ostirala, 18:00, Donostia-Gaska trinketa


1. Paleta argentinarra neska nagusiak, 2. maila:
RAMUNTXO 2 (Xole Etxegia-Itxaso Erasun) 29 /
RAMUNTXO 1 (Mirari Etxegia-Leire Aizpuru) 30

2. Paleta argentinarra neska nagusiak, 1. maila:
HERNANI 1 (Amaia Irazustabarrena-Ariane Arrieta) 30 /
HERNANI 2 (Maider Huizi-Amaia Araiztegi) 29

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia: https://bit.ly/2rnQnjh

 

 

 

*Argazkiak: Hernaniko palistak

 

 

 










Ir arriba