GRAVNI Txapelketan Gipuzkoa txapeldunorde izan da ezker horman eta hirugarren sailkatu da trinketan

2018/05/08 | Lehiaketa

Nafarroa txapeldun ezker horman eta Iparralde trinketan

Gipuzkoako Selekzioa azpitxapeldun izan da, ezker horman, bukatu berri den GRAVNI federazioen arteko Txapelketan, eta trinketan, berriz, hirugarren sailkatu da. Pasa den asteburuan (2018-05-06) jokatu ziren final guztiak, Gasteizen. Iaz bezala, aurten ere Nafarroa izan da txapelduna ezker horman, eta Iparralde trinketan.

 

 

Hauexek dira, hain zuzen ere, sailkapenak:

 

EZKER HORMA


1. Nafarroa, 112 puntu

2. Gipuzkoa, 96 puntu

3. Bizkaia, 87 puntu

4. Araba, 46 puntu

5. Errioxa, 38 puntu

6. Iparralde, 29 puntu

 

TRINKETA


1. Iparralde, 66 puntu

2. Nafarroa, 58 puntu

3. Gipuzkoa, 52 puntu

4. Araba, 37 puntu

5. Bizkaia, 31 puntu

6. Errioxa, 2 puntu

 

 

 
Gure webguneko Selekzioak atalean ikus daiteke txapelketak utzitakoak: astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean, http://www.euskalpilota.org, eta sare sozialetan ere, finaletako emaitza guztiak eta sari-banaketetako hainbat argazki daude ikusgai.
 
 
 
 
 
*Argazkiak: Euskadiko Euskal Pilota Federazioa
 

 

 










Ir arriba