Bihar hasiko da 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eskuko lehiarekin

2018/05/03 | Lehiaketa

Aiak eta Asteasuk alde batetik eta Zumaiak eta Donostiak bestetik jokatuko dituzte final-hamaseirenetako joaneko kanporaketak; hurrengo jardunaldian, maiatzaren 13koan, abiatuko dira palako, zesta-puntako eta gomazko paletako lehiak

Bihar (2018-05-04) hasiko da 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eskuko lehiarekin. Final-hamaseirenetako joaneko bi kanporaketekin abiatuko da, hain zuzen ere: Aia eta Asteasu izango dira aurrez aurre alde batetik, eta Zumaia eta Donostia bestetik. Hauxe da asteburu honetako kartelera:

 

 

 

MAIATZAK 4, OSTIRALA
 

- 19:30, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / DONOSTIA (eskua)

- 20:00, Aia-Udalekoa: AIA / ASTEASU (eskua)

 

 

Gainontzeko lehiak, hau da, palakoa, zesta-puntakoa eta gomazko paletakoa, hurrengo jardunaldian (2018-05-13) jarriko dira martxan.

 

 

 

Apirilaren 25ean aurkeztu genuen aurtengo txapelketa, Astigarragako Petritegi sagardotegian, eta bertan egin genuen kanporaketen zozketa. Aurten, 18 herrik eman du izena eskuko lehian, 8 ariko dira palaz, 4 zesta-puntaz eta 16 gomazko paletaz.

Gomazko paletako txapelketa jokatuko den lehendabiziko aldia izango da aurtengoa. 

Hauexek dira 2018ko edizioaren parte-hartzaileak:

 

ESKUA

  1. Aia
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Asteasu
  5. Astigarraga
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Beasain
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Oiartzun
  15. Oñati
  16. Tolosa
  17. Zizurkil
  18. Zumaia

 

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Amasa-Villabona
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Azpeitia
  7. Deba
  8. Donostia
  9. Elgoibar
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Soraluze
  13. Tolosa
  14. Zestoa
  15. Zumaia
  16. Zumarraga

 

 

 

Albiste honi erantsitako eranskinetan ikus daitezke zozketak erabakitako kanporaketa guztiak.

 

Lehendabiziko finala palako txapelketarena izango da, ekainaren 10eko asteburuan, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Ondoren, zesta-puntako zein gomazko paletako finalen txanda izango da, ekainaren 24ko jardunaldiangomazkoaren egoitza erabakitzeke dago orainik, eta zesta-puntakoa Mutrikun izango da. Azkenik, eskuko finala ekainaren 30ean jokatuko da, Donostiako Atano III.ean.

 

 

 

51. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 28.a palaz, 21.a zesta-puntaz, eta 1.a gomazko paletaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Azpeitia hirugarren, 6rekin (3tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde. Azpeitia berriro nagusituko balitz, lehendabiziko herria litzateke lau aldiz jarraian lehia irabazten.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 6 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Errenteria eta Olaberria dira hirugarren postuan, 5na txapelekin (biak bi ediziotan txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (2 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri: https://bit.ly/2sJNuMu. Bertan eta Kartelera txokoan astez asteko jarraipen zehatza egin ahal izango duzue.

 

 

 










Ir arriba