Danok Bat klubak irabazi du alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketa

2018/04/24 | Lehiaketa

Bi neska lehiatu dira finaletan: Mutrikuko Danok Bat klubeko Eneritz Lizardik txapela jantzi du infantiletan, eta Tolosako Beotibar klubeko Maddi Jauregi txapeldunorde izan da alebinetan

Joan den igandean (2018-04-22) jokatu zituzten, Tolosan, alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketaren finalak. Eta Mutrikuko Danok Bat klubak irabazi ditu lehiak bi mailetan. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

 

Apirilak 22, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar


1. Alebinak:
BEOTIBAR 2 (Maddi Jauregi-Xabat Altuna-Unax Balda) 20 /
DANOK BAT 1 (Aiert Beristain-Aimar Flores-Ekhi Lete) 25

2. Infantilak:
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Julen Cabanillas) 12 /
DANOK BAT 3 (Eñaut Urreisti-Eneritz Lizardi) 30

 

 

 

Bi neska lehiatu dira, aspaldiko partez, finaletan. Mutrikuko Danok Bat elkarteko Eneritz Lizardi infantilak txapela jantzi du, gainera. Eta Tolosako Beotibar klubeko Maddi Jauregi alebina txapeldunorde izan da. Ikuskizun aparta eskaini dute guztiek, zorionak!

 

 

 

Esteka honetan klikatuz kontsulta daiteke Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari buruzko informazio guztia alebinei dagokienean: https://bit.ly/2H93oD0, eta infantilen kasuan honakoan: https://bit.ly/2JPIwm6

 

 

*Argazkiak: Mutrikuko Danok Bat kluba.

 

 

 










Ir arriba