Errioxaren aurka etxean jokatuz bukatuko du Gipuzkoak GRAVNI Txapelketaren ligaxka

2018/04/18 | Lehiaketa

Apirilaren 29ko jardunaldian izango dira finalerdiak, eta maiatzaren 6koan finalak

GRAVNI federazioen arteko txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan (2018-04-22). Eta Gipuzkoako Selekzioak Errioxakoa hartuko du etxean. Bizkaia vs Araba eta Nafarroa vs Iparralde izango dira beste aurrez aurrekoak. Esteka honetan klikatuz ikus daitezke Gipuzkoak eta Errioxak elkarren aurka jokatuko dituzten norgehiagoka guztiak, bai ezker horman, bai trinketan: https://bit.ly/1RA9euD

 

 

 

Ligaxka amaituta, hurrengo jardunaldian, apirilaren 29koan, finalerdiak jokatuko dira: ezker hormakoak Nafarroan eta Errioxan, eta trinketekoak Gipuzkoan. Final guztiak maiatzaren 6ko asteburuan izango dira ikusgai, Araban. Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 18 Nafarroa GIPUZKOA
Errioxa

Bizkaia

Iparralde Araba
2 MARTXOAK 25 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa

Araba

Iparralde Errioxa
3 APIRILAK 8 GIPUZKOA Iparralde
Bizkaia Nafarroa
Araba Errioxa
4 APIRILAK 15 Iparralde Bizkaia
Araba GIPUZKOA
Errioxa Nafarroa
5 APIRILAK 22

Bizkaia

Araba
GIPUZKOA Errioxa
Nafarroa Iparralde
6 APIRILAK 29 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 MAIATZAK  6 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazio orokorra ikusgai dago.

 

 

 










Ir arriba