Alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketaren finalak, igandean, Tolosan

2018/04/17 | Lehiaketa

Bi neska izango dira finaletan: alebinetan Tolosako Beotibar klubeko Maddi Jauregi, eta infantiletan Mutrikuko Danok Bat klubeko Eneritz Lizardi; Beotibar 2 eta Danok Bat 1 taldeak izango dira aurrez aurre alebinen finalean, eta Zumaia 1 eta Danok Bat 3 infantilen lehian; 11:00etan hasiko da jaialdia, Beotibarren

Alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketaren finalak jokatuko dira, igandean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Aspaldiko partez, bi neska izango dira finaletan: alebinetan, Tolosako Beotibar klubeko Maddi Jauregi (Beotibar 2 taldean jokatuko du); eta infantiletan, Mutrikuko Danok Bat klubeko Eneritz Lizardi (Danok Bat 3 taldean ariko da).

 

 

 

 

Jaialdia 11:00etan hasiko da: Beotibar 2 eta Danok Bat 1 taldeak izango dira aurrez aurre lehenik, alebin mailako norgehiagokan; eta ondoren, infantilen lehian, Zumaia 1 eta Danok Bat 3 taldeek neurtuko dituzte indarrak. Hemen jaialdiaren xehetasunak:

 

 

Apirilak 22, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar


1. Alebinak:
BEOTIBAR 2 (Maddi Jauregi-Xabat Altuna-Unax Balda) /
DANOK BAT 1 (Aiert Beristain-Aimar Flores-Ekhi Lete)

2. Infantilak:
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Julen Cabanillas) /
DANOK BAT 3 (Eñaut Urreisti-Eneritz Lizardi)

 

 

 

 

Esteka honetan klikatuz aurki daiteke Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari buruzko informazio guztia alebinei dagokienean: https://bit.ly/2H93oD0, eta infantilen kasuan honakoan: https://bit.ly/2JPIwm6
 

 

*Argazkia: Xistera (ezker-eskuin: Maddi Jauregi eta Eneritz Lizardi)

 

 

 










Ir arriba