Arabaren aurka jokatuko du Gipuzkoak, etxetik kanpo, GRAVNI Txapelketaren laugarren jardunaldian

2018/04/10 | Lehiaketa

Iparralde vs Bizkaia eta Errioxa vs Nafarroa dira gainontzeko aurrez aurrekoak; ligaxkaren azken-aurreko jardunaldia izango da hauxe; txapelketaren finalerdiak apirilaren 29ko asteburuan aurreikusten dira, eta finalak maiatzaren 6koan

GRAVNI federazioen arteko txapelketaren beste jardunaldi bat jokatuko da asteburuan (2018-04-15), ligaxkako 4.a, hain zuzen ere. Eta oraingo honetan etxetik kanpo lehiatu beharko du Gipuzkoak, kasu honetan Arabaren aurka. Iparralde vs Bizkaia eta Errioxa vs Nafarroa izango dira beste aurrez aurrekoak. Lotura honetan zehazten dugu Arabaren eta Gipuzkoaren arteko norgehiakoen zerrenda guztia: https://bit.ly/1RA9euD

 

 

 

Ligaxkaren azken-aurreko jardunaldia izango da asteburukoa. Ezker hormako zein trinketeko finalerdiak apirilaren 29ko astebururako aurreikusten dira, eta finalak maiatzaren 6korako. Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 18 Nafarroa GIPUZKOA
Errioxa

Bizkaia

Iparralde Araba
2 MARTXOAK 25 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa

Araba

Iparralde Errioxa
3 APIRILAK 8 GIPUZKOA Iparralde
Bizkaia Nafarroa
Araba Errioxa
4 APIRILAK 15 Iparralde Bizkaia
Araba GIPUZKOA
Errioxa Nafarroa
5 APIRILAK 22

Bizkaia

Araba
GIPUZKOA Errioxa
Nafarroa Iparralde
6 APIRILAK 29 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 MAIATZAK  6 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazio orokorra ikusgai dago.

 

 

 










Ir arriba