Eskuz banaka lau t´erdiko Gipuzkoako Txapelketa ere abian da

2018/04/12 | Lehiaketa

Pilotari kadeteak (1. eta 2. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak lehiatuko dira bertan; finalak ekainaren 17ko eta 24ko asteburuetan jokatuko dituzte

Dena prest da dagoeneko Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren eskuz banaka lau t´erdiko lehiarako. Asteburu honetan (2018-04-15) ekingo diote txapelketari kadete, jubenil eta nagusi mailako pilotariek.

 

 

 

Kadetetan, 1. eta 2. mailan lehiatuko dira: 50 pilotarik eman du izena 1. mailan (9 multzotan banatuta ariko dira) eta 37 2. mailan (7 multzo). Jubeniletan ere bi mailatan jardungo dute: 51 pilotarik 1. mailan (9 multzo) eta 12 pilotarik 2. mailan (2 multzotan). Nagusietan, azkenik, maila bakarrean hartuko dute parte 94 pilotarik (16 multzotan banatuta).

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, apirilaren 15etik maiatzaren 14ra bitartean.

 

 

 

Bigarren faseari dagokionean (maiatzaren 27ko jardunaldian hasiko dela aurreikusten da; jubenilen 2. mailakoen kasuan, ekainaren 3koan), jubenilen 2. mailan izan ezik, gainontzeko guztietan denek jarraituko dute aurrera: multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, eta 3. postutik 6.era sailkatutakoak eskualdeetako txapelketetan lehiatuko dira. Jubenilen 2. mailakoen kasuan, aldiz, Gipuzkoako Txapelketa izango da soilik, eta 1. eta 2. postuan sailkatutakoek jokatuko dute.

 

 

 

Ekainean izango dira bai finalerdiak bai finalak. Ekainaren 3ko jardunaldian aurreikusten dira jubenilen 2. mailako finalerdiak, ekainaren 10ekoan kadeteen 2. mailakoak, eta gainontzekoak ekainaren 17koan (hau da, kadeteen 1. maila, jubenilen 1. maila eta nagusiak). Finalei erreparatuz gero, ekainaren 17ko asteburuan jokatuko dira kadeteen 2. mailako Gipuzkoakoak eta jubenilen 2. mailakoak, eta gainontzeko guztiak (kadeteen 2. mailako eskualdekoak barne), ekainaren 24ko jardunaldian.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke lehia bakoitzeko xehetasun guztiak: https://bit.ly/2jApY0X

 

 

 










Ir arriba