Jokoan da Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

2018/04/09 | Lehiaketa

2. urteko alebinen mailako 10 mutil pilotari eta infantilen mailako beste 10 ari dira lehiatzen, buruz buru; Oņatin eta Tolosan izango dira ikusgai norgehiagokak, larunbat arratsaldetan; finalak maiatzaren 19an jokatuko dituzte, Tolosan

Jokoan da 2017-18 denboraldiko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa2. urteko alebinak eta infantilak lehiatzen dira, mutiletanburuz buru.

 

 

 

Horietako batzuek denboraldi hasieran jokatutako Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketan lortutakoari esker jaso zuten Berezkoen Txapelketan aritzeko aukera, sailkapen hari erreparatzen baitzaio parte-hartzea erabakitzeko. Eta beste batzuk, txapelketa beraren sailkapenari jarraituz, hautaketa probetara deituak izan ziren. Bertan nabarmendutakoekin osatu zen, beraz, behin betiko parte-hartzaileen zerrenda.

 

 

 

Zehazki, hauexek dira Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan ari diren pilotariak:

 

2. URTEKO ALEBINAK
 

  1. ARRILLAGA (Gazteleku)
  2. BIDEZABAL (Ilunpe)
  3. ELOSEGI (Ilunpe)
  4. ETXEBERRIA (Eple)
  5. IBARLUZEA (Goierri)
  6. JUARISTI (Aloña Mendi)
  7. LEONET (Oiarpe)
  8. OTAEGI (Txapagain)
  9. RUIZ (Zazpi Itturri)
  10. SARABIA (Aloña Mendi)

 

INFANTILAK
 

  1. AMIANO (Añorga)
  2. AMUNDARAIN (Tolosa-Aurrera)
  3. ARANBARRI (Azkoitia)
  4. ARRIZABALAGA (Ilunpe)
  5. CAMINA (Eibar)
  6. GARCIA (Lapke)
  7. IZTUETA (Tolosa-Aurrera)
  8. ORBEGOZO (Añorga)
  9. TELLERIA (Tartaloetxe)
  10. ZUBIZARRETA (Lapke)

 

 

 

Apirilaren 7an ekin zioten txapelketari, eta bost jardunaldiko ligaxka jokatuko dute guztiek, maiatzaren 5a bitartean. Oñatik hartuko ditu alebinen partidak, eta Tolosak infantilenak. Norgehiagokak larunbat arratsaldetan jokatuko dira.

 

 

 

Azken faseko partida guztiak, berriz, Tolosan izango dira ikusgai. Maiatzaren 12an jokatuko dituzte finalerdiak, eta finalak maiatzaren 19an izango dira.

 

 

 

Esteka honetan kontsulta daiteke Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketaren informazio guztia, Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean: http://bit.ly/2qLITXu. Bai bertan bai Kartelera txokoan, astez asteko jarraipena egiteko modua izango duzue.

 

 

 










Ir arriba