Eskuz binakako Errendimenduko Udaberri Saria ere, martxan

2018/03/28 | Lehiaketa

Apirilaren 8ko jardunaldian ekingo diote lehiari 2. urteko alebinek eta infantilek; ekainaren 24ko asteburuan jokatuko dituzte Gipuzkoako zein eskualdetako finalak

Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa amaitu berria da, eta Udaberriko Errendimenduko Txapelketak hartuko dio orain lekukoa. Hau ere eskuz binaka jokatuko dute 2. urteko alebinek eta infantilek. Apirilaren 8ko jardunaldian hasiko da, Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa bezala. Bi hitzordu hauek dira, hain zuzen ere, Errendimenduko denboraldiko azken bi txapelketak.

 

 

2. urteko alebinetan 49 bikotek eman du izena, eta 7 multzotan banatuta ariko dira. Infantiletan, 67 talde lehiatuko dira, 9 multzotan banatuta.  

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, apirilaren 8tik maiatzaren 20ra bitartean. Lehendabiziko fase hau bukatuta, hala ere, denek jarraituko dute aurrera bigarren fasera, bai alebinetan bai infantiletan: multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute; eta 3. postutik 8.era sailkatutakoak, berriz, eskualdetako txapelketetan lehiatuko dira. Maiatzaren 27ko jardunaldian ekingo diote bigarren fase honi infantiletan, eta ekainaren 3koan alebinetan.

 

 

Finalerdi guztiak ekainaren 17ko asteburuan izango dira. 

 

 

Eta finalak, bai Gipuzkoakoak bai eskualdetakoak, ekainaren 24ko asteburuan jokatuko dituzte, oraindik zehazteko dauden egoitzetan.

 

 

 

Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri eskuz binaka atalean aurki daitezke: https://bit.ly/2pLM2EO. Eta bai bertan bai Kartelera atalean lehiari astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba