Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren mutilen eskuz binakako finalak, larunbatean, Loiolan

2018/03/22 | Lehiaketa

Donostiako auzoak infantilen finalerdiak hartuko ditu lehenik, 16:00etan hasita; eta ondoren, 16:40tik aurrera, kadeteen, infantilen eta alebinen finalak izango dira ikusgai

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren mutilen eskuz binakako lehia azken txanpara iritsi da. Hain zuzen ere, alebin, infantil eta kadete mailako pilotariek finalak jokatuko dituzte larunbat honetan, Donostiako Loiola auzoan. Lehenik, 16:00etan hasita, infantilen finalerdiak izango dira ikusgai. Eta ondoren, 16:40 inguruan, hasiko dira finalak.

 

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdiari hasiera emango dioten infantilen finalerdiak:

 

Martxoak 24, larunbata, 16:00, Donostia-Loiola


1. Eskuz binaka mutilak, infantilak:
ANTZUOLA 1 (Nagore Galeano-Unax Errasti) /
IZURUN 1 (Mirian Arraiza-Ibai Iturrioz-Aritz Larrate)

2. Eskuz binaka mutilak, infantilak:
IZURUN 3 (Eneko Lopetegi-Xuban Goikoetxea) /
SORALUZE (Unai Rodriguez-Unai Moreno-Unax Sudupe-David Palacin)

 

 

 

Eta hauexek ikusgai izango diren finalak:

 

Martxoak 24, larunbata, 16:40, Donostia-Loiola


1. Eskuz binaka mutilak, kadeteak:
ARRASATE K1 (Mikel Goñi-Manex Bengoa) /
ARRASATE K2 (Ibai Etxebeste-Ibai Irasuegi)

2. Eskuz binaka mutilak, infantilak:
ANTZUOLA 1 (Nagore Galeano-Unax Errasti) edo IZURUN 1 (Mirian Arraiza-Ibai Iturrioz-Aritz Larrate) / 
IZURUN 3 (Eneko Lopetegi-Xuban Goikoetxea) edo SORALUZE (Unai Rodriguez-Unai Moreno-Unax Sudupe-David Palacin)

3. Eskuz binaka mutilak, alebinak:
PELLO ERROTA-ASTEASU (Oihan Lanzeta-Aimar Segurola) /
JAKINTZA 5D (Egoi Aierbe-Harrieta Etxabe-Ibon Lasa)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa Gipuzkoa atalean kontsulta daitezke txapelketaren nondik norakoak: http://bit.ly/2F2eV6Z

 

 

 










Ir arriba