Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren finalak, ostiralean, Astigarragan

2018/03/20 | Lehiaketa

19:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, Eple eta Txapagain 1 taldeak izango dira aurrez aurre 2. urteko alebinen lehian; ondoren, Mundarro eta Eple 1 infantilen 2. mailakoan; eta, azkenik, Tolosa-Aurrera 1 eta Aņorga 3 taldeek neurtuko dituzte indarrak infantilen 1. mailakoan

Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren finalak izango dira ikusgai, ostiral honetan, Astigarragan. 19:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, 2. urteko alebinen lehia jokatuko dute Eple eta Txapagain 1 taldeek; ondoren, Mundarro eta Eple 1 izango dira aurrez aurre, infantilen 2. mailakoan; eta, azkenik, Tolosa-Aurrera 1 eta Añorga 3 lehiatuko dira, infantilen 1. mailako finalean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

Martxoak 23, ostirala, 19:00, Astigarraga-Udalekoa
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak:
EPLE (Etxeberria-Lizarazu) / TXAPAGAIN 1 (Otaegi-Zarrabeitia)

2. Eskuz binaka, infantilak 2. maila:
MUNDARRO (Urdangarin-Lizeaga) / EPLE 1 (Goikoetxea-Laboa)

3. Eskuz binaka, infantilak 1. maila:
TOLOSA-AURRERA 1 (Amundarain-Gabirondo) / AÑORGA 3 (Amiano-Orbegozo)

 

 

 

Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Eskuz Binaka atalean kontsulta daitezke: http://bit.ly/2COypcB

 

 

 










Ir arriba