Mundarro, Urnieta eta Behar Zana, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz binaka

2018/03/13 | Lehiaketa

Kadete mailako lehia irabazi zuen Mundarrok, jubenil eta nagusien 1. mailakoak Urnietak, eta nagusien 2. mailakoa Behar Zanak

Mundarro, Urnieta eta Behar Zana klubak dira Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak gizonezkoen eskuz binakako espezialitatean. Joan den larunbatean (2018-03-10) jokatu zituzten finalak, Irurako Ametsa trinketan. Mundarroko pilotariek jantzi zituzten kadete mailako txapelak, Urnietakoek irabazi zituzten bai jubenilen bai nagusien 1. mailako norgehiagokak, eta Behar Zanakoek nagusien 2. mailakoa. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

Martxoak 10, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
MUNDARRO (Lizeaga-Mujika) 40 / OIARPE 1 (Aranburu-Zalakain) 26

2. Eskuz binaka, jubenilak:
TOLOSA-AURRERA (Zalakain-Auzmendi) 29 / URNIETA (Arizmendi-Aldunberri) 40

3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
BEHAR ZANA (Irisarri-Maiz) 40 / HERNANI 2 (Pagola-Arizmendi) 25

4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
URNIETA (Loitegi-Esnaola) 40 / BEHAR ZANA 2 (Irisarri-Gurutzealde) 10

 

 

 

Emakumezkoen paleta argentinarreko lehia besterik ez da gelditzen jokatzeko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan. Lehia horri apirilaren 15eko jardunaldian ekingo diote, eta maiatza erdialdean izango dira finalak.

 

 

 

Txapelketaren informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, esteka honetan klikatuta: http://bit.ly/2sZPFfk

 

 

 










Ir arriba