GRAVNIaren 1. jardunaldia jokatuko du asteburuan Gipuzkoako Selekzioak, Nafarroaren aurka

2018/03/15 | Lehiaketa

Etxetik kanpo ariko da; hasierako ligaxka hau apirilaren 22an bukatuko da, apirilaren 29ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak, eta maiatzaren 6koan finalak

Asteburu honetan (2018-03-18) hasiko da GRAVNI, federazioen arteko txapelketa. Urtero moduan, Gipuzkoako Selekzioa lehiatuko da bertan. Eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak.

 

 

 

Hain zuzen ere, Nafarroaren kontra jokatuz ekingo dio Gipuzkoak txapelketari, etxetik kanpo. Lotura honetan duzue jardunaldi honetako kartelera zehatza: http://bit.ly/1RA9euD

 

 

 

Hasierako ligaxka hau apirilaren 22ra arte luzatuko da. Ondoren, apirilaren 29ko jardunaldian, ezker hormako zein trinketeko finalerdiak jokatuko dituzte. Eta final guztiak, azkenik, maiatzaren 6ko asteburuan izango dira ikusgai. Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 18 Nafarroa GIPUZKOA
Errioxa

Bizkaia

Iparralde Araba
2 MARTXOAK 25 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa

Araba

Iparralde Errioxa
3 APIRILAK 8 GIPUZKOA Iparralde
Bizkaia Nafarroa
Araba Errioxa
4 APIRILAK 15 Iparralde Bizkaia
Araba GIPUZKOA
Errioxa Nafarroa
5 APIRILAK 22

Bizkaia

Araba
GIPUZKOA Errioxa
Nafarroa Iparralde
6 APIRILAK 29 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 MAIATZAK  6 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazio orokorra ikusgai dago.

 

 

 










Ir arriba