Udaberri Sariko final gehiago, asteburuan, Aretxabaletan, Mutrikun eta Ataunen

2018/03/14 | Lehiaketa

Euskal Jolasek irabazi du txapelketa larruzko paletako espezialitatean, joan den asteburuan jokatutako finalean Txost 1 35-25 mendean hartuta; pala motzean, bestalde, Altzatarra izan da nagusi, Urnieta 2ri 40-27 irabazita

Joan den asteburuan jokatu zituzten Udaberri Sariko lehendabiziko finalak, Donostiako Altza auzoan: Euskal Jolas taldeak irabazi du txapelketa larruzko paletako espezialitatean, eta pala motzez Altzatarra taldea izan da nagusi. Jardunaldi honetan ere izango da zer ikusirik, final ugari jokatuko baitira, lau jaialditan banatuta: ostiralean, Aretxabaletan eta Mutrikun (azken honetan 2 jaialdi); eta igandean, Ataunen. Ondoren zehazten ditugu hitzordu guztiak:

 

 

Martxoak 16, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa 


1. Eskuz binaka gizonezkoak, kadeteak 2. maila:
ARETXABALETA (Eraña-Igartua) / EIBAR (Azkargorta-Astigarraga)

2. Eskuz binaka gizonezkoak, jubenilak 2. maila:
LAPKE (Urdangarin-Lasa) / GAZTELEKU 1 (Huitzi-Mujika)

 

 

Martxoak 16, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta gizonezkoak, jubenilak:
DANOK BAT 4 (Basterretxea-Andonegi) / DONOSTIA JAI ALAI 2 (Sandoval-Hernandez)

2. Zesta-punta gizonezkoak, nagusiak:
DANOK BAT 2 (Lertxundi-Manzisidor-Andonegi) / DANOK BAT 1 (Ibañez-Arrizabalaga-Iparragirre)

 

 

Martxoak 16, ostirala, 21:00, Mutriku-Miruaitz


1. Gomazko paleta gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
SORALUZE 3 (Fernandez-Etxeberria) / KUKU 3 (Tolosa-Luisa)

2. Gomazko paleta gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
DANOK BAT (Arrizabalaga-Garalde) / ZARAUTZ (Aizpuru-Daguerre)

 

 

Martxoak 18, igandea, 11:00, Ataun-Auzoeta


1. Gomazko paleta gizonezkoak, 22 urtez azpikoak:
GAZTELEKU 4 (Alkorta-Ponce) / REAL SOCIEDAD 2 (Pagola-Gutierrez)

2. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak:
ATAUN (Lopez-Galparsoro) / AIA (Eizmendi-Albeniz)

 

 

 

 

Eta ondorengo lerrotan jasotzen dira joan den jardunaldian jokatu ziren gizonezkoen gomazko paletako finalen xehetasunak:

 

 

Martxoak 10, larunbata, 11:00, Donostia-Altza

 

1. Larruzko paleta gizonezkoak, nagusiak:
EUSKAL JOLAS (Aristi-Beitia) 35 / TXOST 1 (Gelbenzu-Juaristi) 25

2. Pala motza gizonezkoak, nagusiak:
ALTZATARRA (Elorza-Polo) 40 / URNIETA 2 (Iribar-Garagorri) 27

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean duzue eskuragarri txapelketaren informazio guztia: http://bit.ly/2I73L1N

 

 

 










Ir arriba