Zubietarrak aurrez aurre, larunbatean, Gipuzkoako Txapelketaren joko garbiko finalean

2018/03/13 | Lehiaketa

18:00etan hasiko da Zubieta 2 eta Zubieta 1 taldeen arteko lehia, Zubietan bertan

Iaz bezala, aurten ere zubietarren arteko lehia izango da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen joko garbiko finalean. Hain zuzen ere, Zubieta 2 eta Zubieta 1 taldeak izango dira aurrez aurre. Larunbatean jokatuko dute norgehiagoka, 18:00etatik aurrera, Zubietan bertan:

 

 

 

Martxoak 17, larunbata, 18:00, Zubieta-Udalekoa
 

1. Joko garbi, nagusiak: ZUBIETA 2 (J.Aizpurua-U.Azpiroz) / ZUBIETA 1 (J.Aizpurua-U.Rezola)

 

 

 

Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-joko garbi nagusiak atalean daude ikusgai: http://bit.ly/2FGhomX

 

 

 










Ir arriba