Dena prest Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketari ekiteko

2018/03/09 | Lehiaketa

Apirilaren 7an hasiko da txapelketa; 2. urteko alebinen mailako 10 mutil pilotari eta infantilen mailako beste 10 lehiatuko dira, buruz buru; Oņatin eta Tolosan izango dira ikusgai norgehiagokak, larunbat arratsaldetan; finalak maiatzaren 19an jokatuko dituzte, Tolosan

Dena dago prest 2017-18 denboraldiko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketarako. 2. urteko alebinak eta infantilak lehiatzen dira txapelketa honetan, mutiletan, buruz buru.

 

 

 

Horietako batzuek denboraldi hasieran jokatutako Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketan lortutakoari esker jaso dute Berezkoen Txapelketan aritzeko aukera, sailkapen hari erreparatzen baitzaio parte-hartzea erabakitzeko. Eta beste batzuk, txapelketa beraren sailkapenari jarraituz, hautaketa probetara deituak izan dira (martxoaren 4an izan ziren hautaketa proba horiek, Tolosan); eta bertan nabarmendutakoekin osatu da, beraz, behin betiko parte-hartzaileen zerrenda.

 

 

 

Zehazki, hauexek dira Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko duten pilotariak:

 

2. URTEKO ALEBINAK
 

  1. ARRILLAGA (Gazteleku)
  2. BIDEZABAL (Ilunpe)
  3. ELOSEGI (Ilunpe)
  4. ETXEBERRIA (Eple)
  5. IBARLUZEA (Goierri)
  6. JUARISTI (Aloña Mendi)
  7. LEONET (Oiarpe)
  8. OTAEGI (Txapagain)
  9. RUIZ (Zazpi Itturri)
  10. SARABIA (Aloña Mendi)

 

INFANTILAK
 

  1. AMIANO (Añorga)
  2. AMUNDARAIN (Tolosa-Aurrera)
  3. ARANBARRI (Azkoitia)
  4. ARRIZABALAGA (Ilunpe)
  5. CAMINA (Eibar)
  6. GARCIA (Lapke)
  7. IZTUETA (Tolosa-Aurrera)
  8. ORBEGOZO (Añorga)
  9. TELLERIA (Tartaloetxe)
  10. ZUBIZARRETA (Lapke)

 

 

 

Apirilaren 7an ekingo diote txapelketari. Eta bost jardunaldiko ligaxka jokatuko dute guztiek, maiatzaren 5a bitartean. Oñatik hartuko ditu alebinen partidak, eta Tolosak infantilenak. Norgehiagokak larunbat arratsaldetan jokatuko dira.

 

 

 

Azken faseko partida guztiak, berriz, Tolosan izango dira ikusgai. Maiatzaren 12an jokatuko dituzte finalerdiak, eta finalak maiatzaren 19an izango dira.

 

 

 

Esteka honetan kontsulta daiteke Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketaren informazio guztia, Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean: http://bit.ly/2qLITXu. Bai bertan bai Kartelera txokoan, astez asteko jarraipena egiteko modua izango duzue.

 

 

 










Ir arriba