GRAVNI Txapelketa, ate joka

2018/03/01 | Lehiaketa

Martxoaren 18ko asteburuan hasiko da, eta 1. jardunaldian Nafarroaren kontra jokatuko du Gipuzkoako Selekzioak, etxetik kanpo; apirilaren 29ko asteburuan jokatuko dira finalerdiak, eta maiatzaren 6koan finalak

Martxoaren 18ko jardunaldian hasiko da GRAVNI, federazioen arteko txapelketa. Urtero moduan, Gipuzkoako Selekzioa lehiatuko da bertan. Eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak.

 

 

 

 

Aurrena, ligaxka jokatuko dute guztiek. 1. jardunaldian, Nafarroaren kontra neurtuko ditu indarrak Gipuzkoak, etxetik kanpo. Ligaxka amaituta, apirilaren 29ko jardunaldian jokatuko dira ezker hormako zein trinketeko finalerdiak. Eta final guztiak maiatzaren 6ko asteburuan izango dira ikusgai. Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 18 Nafarroa GIPUZKOA
Errioxa

Bizkaia

Iparralde Araba
2 MARTXOAK 25 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa

Araba

Iparralde Errioxa
3 APIRILAK 8 GIPUZKOA Iparralde
Bizkaia Nafarroa
Araba Errioxa
4 APIRILAK 15 Iparralde Bizkaia
Araba GIPUZKOA
Errioxa Nafarroa
5 APIRILAK 22

Bizkaia

Araba
GIPUZKOA Errioxa
Nafarroa Iparralde
6 APIRILAK 29 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 MAIATZAK  6 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD

 

 

 










Ir arriba