Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen paleta argentinarreko finalak, larunbatean, Irunen

2018/02/27 | Lehiaketa

Ramuntxo 2 eta Real Sociedad 1 taldeak izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 2. mailako lehian; eta Ramuntxo 1ek eta Ramuntxo 2k jokatuko dute elkarren aurka ondoren, nagusien 1. mailako finalean; 11:00etan hasiko da jaialdia, Ramuntxo Berri trinketan

Asteburuan bukatuko da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen paleta argentinarreko lehia. Hain zuzen ere, nagusien 1. eta 2. mailako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Irungo Ramuntxo Berri trinketan. 11:00etan hasiko da jaialdia:

 

 

 

Martxoak 3, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO 2 (Oiartzun-Galdos) / REAL SOCIEDAD 1 (Aranalde-Lujanbio)

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Larrarte-Mutuberria) / RAMUNTXO 2 (Monserrat-Pablos)

 

 

 

Datorren asteburuan (2018-03-11), berriz, gizonezkoen eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, Irurako Ametsa trinketan. Finalerdiak izango dituzte jokoan jardunaldi honetan.

 

 

Eta, azkenik, emakumezkoen paleta argentinarreko lehia apirilaren 15eko jardunaldian abiatuko da, eta finalak maiatzerako aurreikusten dira.

 

 

 

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke: http://bit.ly/2sZPFfk

 

 

 










Ir arriba