Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren eskuz binakako nesken finalak, larunbatean, Ataunen

2018/02/17 | Lehiaketa

Topaketa polita izango da: 16:00etan, txapelketa jokatutako pilotari guztiek hainbat saio eta jolasetan parte hartzeko aukera izango dute; finalak 17:15ean hasiko dira; eta ondoren Euskal Herriko Irekiko emakumezkoen gomazko paletako partidak izango dira ikusgai

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, larunbat honetan (2018-02-17), Ataunen. Hain zuzen ere, eskuz binakako nesken finalak jokatuko dituzte bertan, hiru kategoriatan: alebinetan, infantiletan eta kadetetan. Baina finalak ez dira izango eguneko hitzordu bakarra. Izan ere, topaketa polita antolatu dugu arratsalderako: finalen aurretik, Eskolarteko nesken eskuko txapelketan aritu diren pilotari guztiak bilduko dira frontoira, eta hainbat saio eta jolasetan parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, Euskal Herriko Irekiko emakumezkoen gomazko paletako partidak ere izango dira ikusgai larunbatean Ataunen, Eskolarteko finalen ondoren.

 

 

 

 

16:00etan hasiko dira ekintzak, eta 40 bat neska pilotari elkartuko dira. Kinielak, joko zuzenak eta era askotariko jolasak probatzeko aukera izango dute gazteek. Barrene batekin bukatuko dira saioak, 17:00ak aldera.

 

 

 

Eta ondoren, 17:15 inguruan, hasiko dira Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finalak. Hemen zehazten dugu jaialdia:

 

Otsailak 17, larunbata, 17:15, Ataun-Auzoeta


1. Eskuz binaka neskak, alebinak:
ANTZUOLA (Ane Fidalgo-Leire Galeano) / AMEZKETA (Garazi Alkain-Janire Goñi)

2. Eskuz binaka neskak, infantilak:
DONOSTIA (Eider Goikoetxea-Mirian Arraiza) / ALEGIA 2 (Ane Ugartemendia-Aisha Etxeberria)

3. Eskuz binaka neskak, kadeteak:
OÑATI-ANDOAIN (Uxue Oses-Nora Mendizabal) /
ANTZUOLA-ZESTOA (Nagore Galeano-Naroa Azpeitia)

 

 

 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean aurkituko dituzue, ondorengo estekan: http://bit.ly/2F2eV6Z

 

 

 

Zorte on denoi eta arratsalde polita pasa!

 

 

 










Ir arriba