Oiarpe, Urnieta, Bergara eta Urnieta, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz banaka

2018/01/23 | Lehiaketa

Mundarro, Azkoitia, Eple eta Behar Zana hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finaletan; asteburu honetan eskuz binakako lehiari ekingo diote pilotariek

Joan den igandean (2018-01-21) Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren lehendabiziko finalak jokatu ziren, gizonezkoen eskuz banakakoak, hain zuzen ere. Irurako Ametsa frontoiak hartu zuen jaialdia. Eta Oiarpe, Urnieta (bitan) eta Bergara klubek eraman zituzten txapelak etxera. Ondoren zehazten dugu jaialdia: 

 

 

 

Urtarrilak 21, igandea, 10:00, Irura-Ametsa trinketa



1. Eskuz banaka, kadeteak: OIARPE (Zalakain) 30 / MUNDARRO (Lizeaga) 17

2. Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA (Aldunberri) 35 / AZKOITIA (Azkoitia) 17

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: EPLE (Taberna) 31 / BERGARA (Muguruza) 40

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Maiz) 29 / URNIETA (Loitegi) 40

 

 

 

Eskuz banakako lehia amaituta, eskuz binakoak hartuko dio orain lekukoa. Asteburu honetan bertan (2018-01-28) ekingo diote lehiari pilotariek: 5 talde ariko dira kadetetan, 9 bikote jubeniletan, 6 talde nagusien 1. mailan eta 12 talde nagusien 2. mailan.

 

 

 

Honenbestez, lehia guztiak (eskuz binaka, paleta argentinarra eta xare) martxan daude Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan. 

 

 

 

Hurrengo finalak martxoaren 4ko jardunaldian izango dira: gizonezkoen paleta argentinarrekoak Irungo Ramuntxo Berri trinketan eta xarekoak Irurako Ametsan. Martxoaren 11ko asteburuan, bestalde, gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira ikusgai, Irurako Ametsa trinketan hauek ere.

 

 

 

Eskuz banakako txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak...) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri. Bertan egin daiteke, era berean, gainontzeko lehien astez asteko jarraipena. Argazki galeriak txokoan, bestalde, eskuz banakako finalen sari-banaketaren hainbat irudi daude ikusgai: http://bit.ly/2E447Ve

 

 

 










Ir arriba