Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, igandean, Iruran

2018/01/16 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako lehiak izango dira ikusgai, 10:00etatik aurrera; aurreko jardunaldian gizonezkoen paleta argentinarreko lehia abiatu zen, eta asteburu honetan xarekoa hasiko da

Joan den jardunaldian (2018-01-14) hasi zen gizonezkoen paleta argentinarreko lehia Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eta asteburu honetan (2018-01-21) xarekoa jarriko da martxan. Gainera, igandean, gizonezkoen eskuz banakako finalak jokatuko dituzte, Irurako Ametsa trinketan.

 

 

 

Hain zuzen ere, kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako eta 2. mailako norgehiagokak izango dira ikusgai, 10:00etatik aurrera. Hona hemen finaletako jaialdiaren xehetasunak: 

 

Urtarrilak 21, igandea, 10:00, Irura-Ametsa trinketa



1. Eskuz banaka, kadeteak: OIARPE (Zalakain) / MUNDARRO (Lizeaga)

2. Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA (Aldunberri) / AZKOITIA (Azkoitia)

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: EPLE (Taberna) / BERGARA (Muguruza)

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Maiz) / URNIETA (Loitegi)

 

 

 

Gizonezkoen paleta argentinarreko lehiari dagokionez, 8 talde ari dira nagusien 1. mailan eta beste 8 nagusien 2. mailan. Otsailaren 18ra bitarte, ligaxka jokatuko dute guztiek. Eta finalak martxoaren 4ko jardunaldian izango dira, Irungo Ramuntxo Berri trinketan.

 

 

 

Xareko lehian, azkenik, 3 talde ariko dira, gizonezkoetan, nagusien mailan. Asteburuan hasi eta otsailaren 25era bitarte, joan-etorriko ligaxka jokatuko dute. Eta hauek ere martxoaren 4ko asteburuan jokatuko dute finala, oraingo honetan Irurako Ametsa trinketan.

 

 

 

Espezialitate hauei guztiei buruzko informazioa webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke.

 

 

 










Ir arriba