Puntista gaztetxoenentzat ere atsedenik ez

2018/01/09 | Lehiaketa

Asteburuan (2018-01-14) ekingo diote Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketari puntista alebinek eta Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari infantilek; binaka ariko dira guztiak; finalak apirilaren 22ko asteburuan jokatuko dituzte

Puntista gaztetxoenek ere ez dute atseden handirik hartzen. Asteburuan (2018-01-14), hain zuzen ere, bi txapelketa hasiko dira: Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketa, alebin mailako pilotarientzat, eta Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketa, infantil mailakoentzat. Binaka ariko dira bi lehia hauetan.

 

 

Eskolarteko Txapelketan (alebinak) 10 bikotek eman du izena, eta multzo berean ariko dira guztiak. Errendimenduko Txapelketan (infantilak) ere multzo bakarra izango da; 11 bikote ariko dira.

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 14tik martxoaren 25era bitartean.

 

 

Aste Santuko oporraldien ondoren ekingo diote azken faseari. Finalerdiak apirilaren 15eko jardunaldian jokatuko dituzte.

 

 

Eta finalak, azkenik, apirilaren 22ko asteburuan izango dira ikusgai, oraindik zehazteke dagoen egoitzan.

 

 

Bi txapelketa hauen inguruko informazio zehatza nahi izanez gero, webgune honetako atal hauek kontsulta daitezke: Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta-punta eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Zesta-punta

 

 

 










Ir arriba