Jokoan da eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa

2018/01/09 | Lehiaketa

2. urteko pilotari alebinak eta 1. eta 2. mailako infantilak lehiatuko dira, eskuz binaka; finalak martxoaren 25eko asteburuan jokatuko dituzte

Eskuz banakako lehia amaitu berria, eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketak hartuko dio orain lekukoa. 2. urteko alebinak eta infantilak ariko dira berriz ere, baina oraingo honetan pilotari infantilak mailaka banatuko dira: 1. mailan eta 2. mailan, hain zuzen ere. Guztiek jardunaldi honetan (2018-01-14) ekingo diote txapelketari.

 

 

2. urteko alebinetan, 53 bikotek eman du izena, eta 7 multzotan banatuta ariko dira. Infantiletan, 32 bikote lehiatuko dira 1. mailan, 4 multzotan banaturik; eta 47 bikote 2. mailan, 6 multzotan.

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 14tik otsailaren 25era bitarte. Ondoren, martxoaren 4ko jardunaldian, kanporaketen fasea hasiko da, eta kategoria eta maila bakoitzean multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek soilik jarraituko dute aurrera.

 

 

Martxoaren 18ko jardunaldian izango dira finalerdiak.

 

 

Eta finalak, azkenik, martxoaren 25eko asteburuan jokatuko dituzte, oraindik zehazteke dagoen egoitzan.

 

 

Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa eskuz binaka atalean aurki daitezke, eta bai bertan bai Kartelera atalean lehiari astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba