2020-21 denboraldia. Neurri bereziak, betebeharrak, protokoloak...

2020/09/01 | Lehiaketa

2020-21 denboraldiari ekin ahal izateko, eta egungo osasun-egoera dela eta, neurri berezi batzuk bete beharko dituzte klubek; zenbait irizpide eta protokolo finkatu ditugu euskal pilotako federaziook, eta albiste honi erantsita kontsulta daitezke

Denon nahia denez 2020-21 denboraldiari ekitea eta ahalik eta ondoen burutzea, eta egungo osasun-egoeraren jakitun, hainbat neurri hartzea ezinbestekoa izango da aurten. Gauzak horrela, zenbait irizpide finkatu ditugu euskal pilotako federaziook.

 

 

 

Lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko neurri berezi batzuk bete beharko dituzte klubek. Besteak beste, ondorengoak aurkeztu beharko dituzte:
 

  • Etxeko partidak jokatuko diren frontoia erabiltzeko baimena
  • Frontoiaren jabearekin bere erabilerarako adostutako osasun protokoloa
  • Era berean, klub bakoitzak indarrean dagoen COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoa den prebentzioari buruz Eusko Jaurlaritzak emandako aginduek eskatzen dituzten osasun arloko eta osasun segurtasuneko prebentzio-neurri guztiak zorrozteko konpromisoa aurkeztu behar du. COVID-19 arduradun bat ere izendatu behar du, protokolo eta neurri ezberdinak betetzen direla bermatuko duena eta federazioekin COVID gaietarako solaskidea izango dena

 

 

 

Xehetasun guztiak biltzen dituzten hainbat dokumentu aurki daitezke albiste honekin batera:

  • Euskal pilotako kirol lehiaketak egiteko protokoloa
  • Klub eta udalen arteko hitzarmen-eredua kirol lehiaketen antolaketarako
  • Entrenamenduak egiteko protokoloa
  • Epaile ofizial zein lokalentzako protokoloa
  • GEPF COVID-19 inprimakia

 

 

 

Orain arte aipatutako guztia eremu federatuari dagokio, hau da, kadete kategoriatik goragorako. Eskola adineko eremurako, errendimenduko ibilbidea barne, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazten digunaren zain gaude. Oraingoz, jakinarazi diguten gauza bakarra da oraindik ezin dela ez jarduerarik ez lehiaketarik antolatu. Hau da, ezin da ez entrenatu, ez lehiatu.

 

 

 

Azkenik, klubei beraien ulermena eta esfortzua eskertu nahi diegu. Animo denoi!

 

 

 










Ir arriba