Ate-joka da 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa

2020/09/08 | Lehiaketa

Euskal Herriko 8 talde lehiatuko dira aurten, tartean Gipukoako hiru: Behar Zana, Txost eta Zubieta; irailaren 20an ekingo diote lehiari, eta urriaren 18an aurreikusten da finala, Oiartzunen

Ate-joka da 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Irailaren 20an jokatuko da lehendabiziko jardunaldia, eta dena dago prest.

 

 

 

Euskal Herriko 8 taldek eman du izena aurtengo edizioan, eta Gipuzkoak hiru ordezkari izango ditu: Villabonako Behar Zana taldea, Oiartzungo Txost, eta Zubietako Zubieta. Bi multzotan lehiatuko dira parte-hartzaileak:


 

A MULTZOA

  1. Noizbait 1 (Hazparne, Lapurdi)
  2. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  3. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
  4. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)

 

B MULTZOA

  1. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
  2. Noizbait 2 (Hazparne, Lapurdi)
  3. Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
  4. Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi)

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 20ko jardunaldian hasi eta urriaren 4kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira

 

 

 

Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Urriaren 11ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.

 

 

 

Irabazleek urriaren 18an jokatuko dute finala, Oiartzungo plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).

 

 

 

Txapelketaren informazio osatua nahi izanez gero, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalera jo daiteke; baita astero-astero txapelketaren jarraipena egin ere, Kartelera txokoan.

 

 

 










Ir arriba