Udaberri Txapelketa, martxan

2018/01/11 | Lehiaketa

Eskuz binaka, gomazko paletaz, zesta-puntaz, larruzko paletaz eta pala motzez lehiatuko dira pilotariak; finalak martxoan jokatuko dituzte

Asteburu honetan (2017-01-14) ekingo diote Udaberri Txapelketari Gipuzkoako pilotariek. Espezialitate gehienetako lehiak jarriko dira martxan, eta gainontzekoak hurrengo jardunaldian hasiko dira.

 

 

 

Honako espezialitatetan ariko dira pilotariak:

  • Eskuz binaka, gizonezkoetan: kadetetan (20 talde 1.mailan, 15 2. mailan eta 10 3. mailan), jubeniletan (17 talde 1. mailan. eta 16 2. mailan), eta nagusietan (19 talde 1. mailan, 13 2. mailan eta 10 3. mailan)
  • Gomazko paletaz, emakumezkoetan: jubeniletan (maila bakarra, 8 bikote)
  • Gomazko paletaz, gizonezkoetan: 22 urtez azpikoetan (6 talde), eta nagusietan (10 bikote 1. mailan eta 28 2. mailan)
  • Zesta-puntaz, gizonezkoetan: jubeniletan (maila bakarra, 7 bikote) eta nagusietan (4)
  • Larruzko paletaz, gizonezkoetan: nagusietan (5 talde)
  • Pala motzaz, gizonezkoetan: nagusietan (3 bikote)

 

 

Asteburu honetan hasiko dira eskuz binakako lehiak, nesken gomazko paletakoa, eta mutilen gomazko paletako nagusien 2. mailakoa. Eta urtarrilaren 21eko jardunaldian mutilen gomazko paletako gainontzekoen, zesta-puntakoen, larruzko paletakoen eta pala motzekoen txanda izango da.

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek. Otsailaren 25eko jardunaldira arte luzatuko da espezialitate batzuetan, martxoaren 4ra arte beste batzuetan, eta martxoaren 11ra arte gainontzekoetan. Ondoren, kanporaketen txanda izango da.

 

 

Lehendabiziko finalak martxoaren 11ko jardunaldian izango dira ikusgai: larruzko paletakoak eta pala motzekoak, hain zuzen ere. Hurrengoan, martxoaren 18ko asteburuan, mordoxka jokatuko dira: eskuz binaka kadeteen 2. mailakoak, eskuz binaka jubenilen 2. mailakoak, gomazko paletakoak eta zesta-puntakoak. Eta martxoaren 25eko jardunaldian izango dira azkenak: eskuz binakako gainontzeko guztiak.

 

 

Hain zuzen ere, espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasunak 'Lehiaketa sistema' dokumentuetan aurkituko dituzue, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean. Bertan eta Kartelera sailan egin ahal izango diozue asteroko jarraipena txapelketari.

 

 

 










Ir arriba