Gipuzkoako Txapelketako urteko azken finalak ikusgai, asteburuan, Tolosan eta Alegian

2017/12/28 | Lehiaketa

Alegiak hartuko ditu eskuz binakako lehiak, ostiralean, eta Tolosan jokatuko dituzte buruz buruko finalak, larunbatean

Urteko azken finalak izango dira asteburuan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: gizonezkoen eskuz binakako jaialdi bat eta gizonezkoen eskuz banakako beste bat. Alegian jokatuko dituzte eskuz binakako partidak, abenduaren 29an, 19:00etan. Eta Tolosak hartuko ditu eskuz banakako finalak, abenduaren 30ean, 10:30etan. Hemen jaialdien xehetasunak:

 

 

Abenduak 29, ostirala 19:00, ALEGIA


1. Eskuz binaka gizonezkoak, kadeteen 3. maila: OIARPE (Arruti-Susperregi) / LAPKE (Ormazabal-Etxezarreta)

2. Eskuz binaka gizonezkoak, nagusien 3. maila: INTZA (Urkia-Solano-Iruretagoiena-Iribar) / INTXURRE 1 (Zubeldia-Aizpitarte)


 

Abenduak 30, larunbata, 10:30, BEOTIBAR-Tolosa


1. Eskuz banaka gizonezkoak, kadeteak: TOLOSA-AURRERA - Ugartemendia / TOLOSA-AURRERA - Altuna

2. Eskuz banaka gizonezkoak, jubenilak: ILUNPE - Alberdi / OIARPE - Sein

3. Eskuz banaka gizonezkoak, nagusiak: HERNANI - Lizeaga / INTXURRE - Artola

 

 


Informazio guztia Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean dago ikusgai.

 

 

 










Ir arriba