Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak larunbatean, Ereņozun, Hondarribian eta Beasainen

2017/12/22 | Lehiaketa

Emakumezkoen gomazko paletako lehiak hartuko ditu Hernani-Ereņozuk, Hondarribian gizonezkoen zesta-puntako finalak izango dira ikusgai, eta Beasainen mutilen eskuz binakakoak

Urtea bukatzen ari da eta, harekin batera, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa ere bai. Jardunaldi honetan final ugari jokatuko dira, han hemenka, baina guztiak ere larunbatean: Hernaniko Ereñozu auzoan, emakumezkoen gomazko paletakoak izango dira ikusgai; Hondarribian, gizonezkoen zesta-puntako norgehiagokak; eta Beasainen, azkenik, mutilen eskuz binakakoak. Gainontzeko finalak datorren asteburuan (2017-12-31) jokatuko dituzte. Hemen xehetasunak: 

 

Abenduak 23, larunbata, 11:00, Hernani-Ereñozu

 

1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilen 2. maila:
AIA (Eizmendi-Albeniz) / HERNANI 2 (Urdangarin-Zugasti)

2. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilen 1. maila:
ATAUN (Lopez-Ramirez) / ATZAPAR (Otegi-Aranburu)

 

 

Abenduak 23, larunbata, 16:30, Hondarribia-Jostaldi
 

1. Zesta-punta gizonezkoak, kadeteak:
DONOSTIA JAI ALAI (Alberro-Hernandez) / ZUMAIA (Aizpurua-Sagarzazu)

2. Zesta-punta gizonezkoak, jubenilak: 
ZUMAIA 1 (Aguirre-Lopez) / DANOK BAT 1 (Arrillaga-Mendizabal)

3. Zesta-punta gizonezkoak, nagusien 2. maila: 
HONDARRIBIA 2 (Agueda-Enrike) / DANOK BAT 1 (Andonegi-Arrizabalaga)

4. Zesta-punta gizonezkoak, nagusien 1. maila: 
DANOK BAT (Mendizabal-Manzisidor) / BEOTIBAR (Ibañez-Izagirre)

 

 

Abenduak 23, larunbata, 17:00, Beasain-Antzizar

 

1. Eskuz binaka gizonezkoak, kadeteen 2. maila:
MURUMENDI (Olano-Enbil) / LAPKE 1 (Etxeberria-Naldaiz)

2. Eskuz binaka gizonezkoak, jubenilen 2. maila:
LAPKE 1 (Senar-Etxeberria) / PAGAZPE (Galarraga-Urbieta)

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean aurki daitezke, dagokion espezialitatean klikatuz.

 

 

 










Ir arriba