Real Sociedad 1, Txost eta Oiangu 2, Gipuzkoako txapeldun berriak pala motzean

2017/12/19 | Lehiaketa

Hurrenez hurren, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako 1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi zituzten igandean Zubietan, Oiangu 1, Pagazpe eta Euskal Jolas taldeen aurka

Real Sociedad 1 (1. maila), Txost (2. maila) eta Oiangu 2 (3. maila) taldeek irabazi dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko finalak. Hurrenez hurren, Oiangu 1, Pagazpe eta Euskal Jolas hartu zituzten mendean joan den igandean (2017-12-17) Zubietan jokatutako lehietan. Hona hemen jaialdia:

 
 

Abenduak 17, igandea, 10:00, Zubieta-Udalekoa
 

1. Pala motza nagusiak, 3. maila:
EUSKAL JOLAS (Badiola-Sanchez) 39  / OIANGU 2 (Otegi-Mendikoa) 40

2. Pala motza nagusiak, 2. maila:
TXOST (Aizpuru-Irigoien) 40 / PAGAZPE (J.Begiristain-M.Begiristain) 38

3. Pala motza nagusiak, 1. maila: 
OIANGU 1 (Ibarguren-Andonegi) 38 / REAL SOCIEDAD 1 (Navarro-Vigeon) 40


 

 

2. mailako finalistak eta 1. mailako bat dagoeneko ezagutzen ziren joan den jardunaldia iritsi baino lehen. Baina 1. mailako beste finalerdia eta 3. mailako biak ostegun-ostiralean jokatu ziren, finalen atarian. Hauek izan ziren norgehiagoka horien emaitzak:
 

  • 1. maila. Osteguna 14, 21:00, Oiartzun-Madalensoro:
    Txost (Ezkerro-Argote) 28 / Oiangu 1 (Ibarguren-Andonegi) 40
     
  • 3. maila. Ostirala 15, 19:30, Deba-Aldats:
    Euskal Jolas (Badiola-Sanchez) 40 / Txost 2 (Estefano-Polo) 39
     
  • 3. maila. Ostirala 15, 20:30, Donostia-Altza:
    Altzatarra 2 (Auzmendi-Amiano) 39 / Oiangu 2 (Otegi-Mendikoa) 40
 
 

 

 

Pala motzeko lehia amaituta, palakoari ekingo diote orain pilotariek; asteburu honetan bertan (2017-12-24) hasiko da. Nagusietan, maila bakarrean ariko dira. 7 taldek eman du izena, eta 2 multzotan banatuta jardungo dute.

Ligaxkaren ondoren, urtarrilaren 3an jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak, azkenik, urtarrilaren 7an izango dira ikusgai.

 
 
 
 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala motza atalean aurki daitezke pala motzeko lehiak utzitako datu guztiak, eta Pala txokoan datozen hitzorduen informazioa. Argazki galeriak sailean, bestalde, pala motzeko finalen sari-banaketaren hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba