Altuna-Iraola eta Aguirre-Lizardi bikoteek irabazi dute Zesta-puntako Udazken Saria

2017/12/19 | Lehiaketa

Xabat Altunak eta Unai Iraolak (biak Beotibar klubekoak) alebinetan nagusitu ziren, 2-0, Mikel Amboage (Hondarribia)-Aimar Flores (Danok Bat) bikoaren aurka; eta Gonzalo Aguirrek (Zumaia) eta Eneritz Lizardik (Danok Bat) osatutako bikoteak infantilen finala irabazi zuen, 2-1, Haritz Egaņa eta Ander Uretaren kontra (biak Zumaia klubekoak)

Xabat Altunak eta Unai Iraolak (biak Beotibar klubekoak) irabazi dute Zesta-puntako Udazken Saria alebinen kategorian, eta infantiletan Gonzalo Aguirrek (Zumaia) eta Eneritz Lizardik (Danok Bat) osatutako bikoteak jantzi du txapela. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu ziren txapelketako finalak joan den ostiralean (2017-12-15), giro bikainean. 

 

 

Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:

 

Abenduak 15, ostirala, 19:45, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta, alebinak:
Xabat ALTUNA (Beotibar) - Unai IRAOLA (Beotibar) 2 (13, 13) /
Mikel AMBOAGE (Hondarribia) - Aimar FLORES (Danok Bat) 0 (7, 7)

2. Zesta-punta, infantilak:
Gonzalo AGUIRRE (Zumaia) - Eneritz LIZARDI (Danok Bat) 2 (6, 13, 5) /  
Haritz EGAÑA (Zumaia) - Ander URETA (Zumaia) 1 (13, 8, 2)

 

 

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte Udazken Sarian. Guztira, 54 puntista lehiatu dira: 27 alebin eta 27 infantil. Astero bikote desberdinak osatu dituzte eta denek elkarren aurka jokatzeko aukera izan dute, era honetan lehia berezia eskainiz eta maila orekatuz.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Saria txokoan daude ikusgai sailkapenak eta txapelketak utzitako datu guztiak: http://bit.ly/2kZHkoa

 

 

*Argazkia: Beotibar kluba.

 

 

 










Ir arriba