Zesta-puntako Udazken Sariko finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Tolosan

2017/12/12 | Lehiaketa

Puntista alebinak lehiatuko dira lehenik, eta infantilak ondoren; 19:45ean hasiko da jaialdia, Beotibarren

Bukatzear da Zesta-puntako Udazken Saria. Han zuzen ere, ostiral honetan jokatuko dira finalak, Tolosako Beotibar pilotalekuan, 19:45ean hasita. Puntista alebinak lehiatuko dira lehenik, eta ondoren infantilen txanda izango da. Ondoren zehazten dugu jaialdia: 

 

 

 

Abenduak 15, ostirala, 19:45, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta, alebinak: ALTUNA (Beotibar) - IRAOLA (Beotibar) /
AMBOAGE (Hondarribia) - FLORES (Danok Bat)

2. Zesta-punta, infantilak: AGUIRRE (Zumaia) - LIZARDI (Danok Bat) /  
EGAÑA (Zumaia) - URETA (Zumaia)

 

 

 

Ligaxka amaituta, kategoria eta multzo bakoitzean 1. eta 2. postuan sailkatutako aurrelariak eta atzelariak finalerdietara sailkatu ziren. Hauexek finalerdietako emaitzak (Tolosa, 2017-12-02):

 

Alebinak

- Altuna (Beotibar) - Iraola (Beotibar ) 2 (13, 12, 5) / 
Apraiz (Danok Bat) - Balda (Beotibar) 1 (7, 13, 1)

- Amboage (Hondarribia) - Flores (Danok Bat) 2 (13, 13) /
Garikano (Zumaia) - J.Egiguren (Donostia Jai Alai) 0 (3, 6)

 

Infantilak

- Aguirre (Zumaia) - Lizardi (Danok Bat) 2 (13, 13) /
Lekube (Danok Bat) - Ansola (Danok Bat) 0 (11, 10)

- Egaña (Zumaia) - Ureta (Zumaia) 2 (13, 6, 5) / 
Urreisti (Danok Bat) - Itoiz (Beotibar) 1 (12, 13, 3)

 

 

 

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte Udazken Sarian. Guztira, 54 puntista lehiatu dira: 27 alebin eta 27 infantil.

 

 

 

Binaka jokatu dute, eta izena klubaren bidez eman duten arren, norbera ordezkatuz aritu dira. Astero bikote desberdinak osatu dira, klub desberdinetako puntistak nahasteko eta, era berean, txapelketa orekatzeko eta lehia bereziago egiteko. Puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, dena den, ez bikoteari; eta hala osatu da gero sailkapena, bakoitzaren puntuazioari erreparatuz.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Saria txokoan daude ikusgai sailkapen guztiak: http://bit.ly/2kZHkoa. Atal horretan bertan kontsulta daiteke finalerako informazioa, eta baita txapelketak utzitako datu guztiak ere.

 

 

 










Ir arriba