Emakume pilotariak jokoan ikusteko aukera paregabea, larunbatean, Tolosako Beotibarren

2017/12/22 | Lehiaketa

Goizetik hasita eta iluntzera arte, Aisiko Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarraz eta Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finaletaz gozatzeko parada izango da bertan

Emakume pilotariak izango dira protagonista, larunbatean (2017-12-23), Tolosako Beotibar pilotalekuan. Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere festa bikaina espero da bertan. Goizetik hasita eta iluntzera arte, bi hitzordu garrantzitsutaz gozatzeko aukera izango da: Aisiko Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarra eta Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finalak.

 

 

 

8 bikotek eman du izena Paleta Txapelketa Azkarrean, Gipuzkoako hainbat herritakoak: Azkoitiko bikote 1, Donostiako beste 1, Oiartzungo 3, Villabonako 1 eta Zizurkilgo 2. Hauexek dira parte-hartzaileak:
 

  1. Edurne Osa  -Emeren Gelbenzu
  2. Kristina Ezkurdia - Naiara Otegi
  3. Ana Arregi - Amaia Vicario
  4. Haizea Alberdi - Amaia Aizpuru
  5. Amaia Azkue - Beatriz Unzue
  6. Maddi Soroa - Ekhiñe Soroa
  7. Maitane Lizaso - Alaitz Lizaso
  8. Garbiñe Aranburu - Nekane Aranburu

 

 

Bikote hauek bi multzotan banatuko dira. 09:30ean egingo da, hain zuzen ere, multzoen zozketa. Eta 10:00etan hasiko da ligaxka, 14:00k aldera arte. 15 tantora edo 15 minutura izango dira partida guztiak.

 

14:15ean bazkaltzeko elkartuko dira denak, eta 15:15ean finalerdiak hasiko dira: lehenik A multzoko lehendabizikoa B multzoko bigarrenaren aurka, eta ondoren B multzoko lehenengoa A multzoko bigarren sailkatuaren kontra. Finalerdiak ere 15 tantora edo 15 minutura izango dira.

 

Eta, azkenik, irabazleek finala jokatuko dute, 16:00ak aldera; hau 15 tantora.

 

 

 

Baina festa ez da hor amaituko. Izan ere, pilotari herrikoien ondoren neska federatuen txanda izango da, Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finalak jokatuko baitituzte Beotibarren, 17:30ean hasita. Hauxe izango da jaialdia: 

 

Abenduak 23, larunbata, 17:30, Tolosa-Beotibar


1. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 2. maila:
ETXEGIA-LOPETEGI / ONTSALO-LASARTE

2. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 1. maila:
IRAZUSTABARRENA-MURUA / GARMENDIA-ARRILLAGA

 

 

 

Beraz, larunbatean Tolosako Beotibarretik igarotzen diren guztiek emakumeak pilotan ikusteko aukera aparta izango dute. Animatu eta azaldu!

 

 

 










Ir arriba