Zarautzek hartuko ditu gizonezkoen gomazko paletako beste bi finalak, ostiralean

2017/11/28 | Lehiaketa

Ikasberri eta Altzatarra izango dira aurrez 22 urtez azpikoen norgehiagokan, eta nagusien 3. mailako finalean Lagunak 2 eta Zarautz 2 lehiatuko dira; 20:00etan hasiko da jaialdia, Aritzbatalden

Joan den asteburuan gizonezkoen gomazko paletako nagusien 1. eta 2. mailako finalak jokatu baziren, jardunaldi honetan 22 urtez azpikoen eta nagusien 3. mailakoen txanda izango da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, Zarautzek hartuko du bi final horien jaialdia, ostiralean, 20:00etik aurrera:

 

 

 

Abenduak 1, ostirala, 20:00, Zarautz-Aritzbatalde


1. Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak: 
IKASBERRI (Martija-Alkorta) / ALTZATARRA (Rekondo-Udakiola)

2. Gomazko paleta mutilak, nagusien 3. maila: 
LAGUNAK 2 (Conde-Arrizabalaga) / ZARAUTZ 2 (Lizaso-Contreras)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba