Izena eman daiteke oraindik emakumeen aisialdiko paleta ikastaroetan

2017/11/23 | Ikastaroak

Deban, Donostian, Mutrikun, Zizurkilen, Azpeitian, Azkoitian, Tolosan, Oiartzunen... dago, besteak beste, horretarako aukera

Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan, aurten ere 18 urtetik gorako emakumeentzat aisialdiko paleta ikastaroak jarri ditugu martxan Gipuzkoako hainbat herritan. Gehienak hasita daude jada, baina guztietan dago izena emateko aukera oraindik.

 

Ondorengo lerrotan dituzue herriz herriko xehetasunak:

 

DEBA

  • Asteazkenetan
  • Talde bat, 20:30etik 21:30era bitartean
  • Aldats pilotalekuan

 

DONOSTIA

  • Astelehenetan
  • Bi talde: 16:00etan bat, eta 17:00etan bestea
  • Atano III.a frontoian

 

MUTRIKU

  • Asteazkenetan
  • Talde bat, 19:15etik 20:15era bitartean
  • Miruaitz pilotalekuan

 

ZIZURKIL

  • Asteartetan
  • Talde bakarra, 19:15etik 20:45ak bitarte
  • Intxaur pilotalekuan

 

 

Beste hainbat herritan ere jarri dira martxan aipatutako ikastaroak, baina tokian tokian eta izena emandakoekin adosten dira saioen egunak eta orduak. Besteak beste, Azpeitian, Azkoitian, Hernanin, Oiartzunen eta Tolosan ere elkartzen dira emakumeak paleta ikastaroetan.

 

 

Urte osoko kuota ordaintzen dute parte-hartzaileek, eta kuota horren barruan sartzen da asegurua. Saioek ekaina erdialdera arte iraungo dute. Eta ikasturte amaieran Emakumea Pilotari Eguna ospatuko dute Gipuzkoako ikastaro guztietan aritutako emakumeek, elkar ezagutuz, kirola eta festa giroa uztartzen dituen hitzorduan.

 

 

Informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora jo besterik ez du: 943 47 14 63, etxebe.pilota@kirolak.net.

 

 

 










Ir arriba