Abiatu da Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa, eskuz banakako lehiarekin

2017/11/29 | Lehiaketa

Ondoren etorriko dira gizonezkoen paleta argentinarreko, eskuz binakako, emakumezkoen paleta argentinarreko eta xareko lehiak; lehendabiziko finalak eskuz banakakoak izango dira, urtarrilaren 21eko jardunaldian; gizonezkoen paleta argentinarrekoak, martxoaren 4koan; eskuz binakakoak, martxoaren 11koan; eta emakumezkoen paleta argentinarrekoak eta xarekoak, martxoa eta apirila artean

Asteburuan (2017-12-03) ekingo diote Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari. Hain zuzen ere, eskuz banakako lehiarekin hasiko da txapelketa. Aurrerago gehituko zaizkio gizonezkoen paleta argentinarreko partidak, urtarrilaren 14ko jardunaldian. Eskuz binakako lehia handik gutxira abiatuko da, urtarrilaren 28ko asteburuan. Urtarrilean hasiko dira ere xarez jokatzen. Eta, azkenik, emakumezkoen paleta argentinarreko lehiaren txanda izango da. Martxo-apirila bitarte luzatuko da txapelketa.

 

 

Ondoren zehazten ditugu lehia guztiak, banan bana:

 

ESKUZ BANAKA

  • Hasiera, abenduak 3
  • Kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  • 11 talde kadeteetan (3 multzotan banatuta), 15 talde jubeniletan (4 multzo), 8 talde nagusien 1. mailan (2 multzo) eta 23 talde nagusien 2. mailan (6 multzo)
  • 1. fasean, itzuli bateko ligaxka abenduaren 24ra bitartean
  • Finalerdiak, urtarrilaren 14ko asteburuan
  • Finalak, urtarrilaren 21ean, Irurako Ametsa trinketan

 

ESKUZ BINAKA

  • Hasiera, urtarrilak 28
  • Kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  • 5 talde kadeteetan (multzo bakarrean), 9 talde jubeniletan (2 multzo), 6 talde nagusien 1. mailan (multzo bakarrean) eta 12 talde nagusien 2. mailan (2 multzo)
  • 1. fasean, itzuli bateko ligaxka otsailaren 25a bitartean
  • Finalerdiak, martxoaren 4an
  • Finalak, martxoaren 11n, Irurako Ametsa trinketan

 

PALETA ARGENTINARRA, GIZONEZKOAK

  • Hasiera, urtarrilak 14
  • Nagusiak (1. eta 2. maila)
  • 8 talde 1. mailan (2 multzo) eta 8 talde 2. mailan (2 multzo)
  • 1. fasean, ligaxka otsailaren 18ra bitartean
  • Finalerdiak, otsailaren 25ean
  • Finalak, martxoaren 4an, Irungo Ramuntxo Berrin

 

PALETA ARGENTINARRA, EMAKUMEZKOAK

  • Hasiera, otsaila-martxorako aurreikusita
  • Nagusiak (1 eta 2. maila)
  • Finalak, apirilerako aurreikusita

 

XARE

  • Hasiera, urtarrilerako aurreikusita
  • Nagusiak
  • Finalak, martxorako aurreikusita

 

 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba